accesos directos a la web en castellano y en euskera
Aita Patxi Beneragarriaren Elizako Beatifikazioen auzia.
Hasiera Bizitza Otoitza Emaitzak Kontaktua Abestiak Dokumental

Aita Patxi-bizitza

Victorino Gondra Muruaga Linano-Arrietan, Bizkaiako Probintzian, jaio zan 1910. urteko martiaren 5an, familia ugari baten. Bere gurasoak nekazari apal baizen kristau zintzoak izan ziran; jaio eta bertatik bateatu eben. Bere lehenengo ikasketak herriko eskolan burutu ebazan.

Bere prailetzarako bokazinoak iturri bi izan ebazan: bata, kristau giroko bere famailia, bestea pasiotar Misiolariak Arritan emndako Misino Santuak.

12 urteko zala sartu zan Gabiriako (Gipuzkoa) ikastetxe apostolikoan. Hangoak amaituta, Arabako Angostoko Andra Mariaren Santutegiko nobiziadura aldatu zan, bertan onartua izanik. Lehenagotik eukan beste anai bat Pasiotarren artean.

  familia de Aita Patxi

Aita Patxi

 

Praile jantziaz batera, izenez aldatu eban: Nekaldiko Frantzisko. Erlijioso profesa egin ondoren, abadetzarako ikaskekak amaitu ebazan eta 1935. urteko irailaren 22an hartu eban abadatzako sakramentua.

Espainiako gerra zibila lehertu zalarik, (1936-1939), soldadutzara deitua izan zan, eusko gudarien kaperautzarako. Hemen hasi jakozan Aita Patxi” izenez deitzen. Halako batean atxilotu eben eta Gasteizko Carmelo komentura sartu eben, handik Cardeņako San Pedroko kontzentrazinoko esparrura. Azkenik, Madilera, katibu-lanetara kondenatua.

Gudua amaitu baizen laster, Aita Frantzisko Deustuko Erlijioso Alkartera bihurtu zan. Egun gitxiren buruan, Angostoko Alkartera aldatu beharra izan eban, hango nobizioen maisuorde lez. Bitarteetan, inguruko baserri jente apalarengana hurreratzen zan, auzoz auzo Jesusen mezulari.

 

1954. urtean Bilbora aldatu eben Nagusiak, Pelitzisino martiaren Santutegira, bertan erromes ugarien aldeko eleiz ardurea hartu egian. Hango arduraz gainera, bitarteetan Bilboko ospitaletara hurretatzen zan, milaka gaixo eta ezinduei Jaun Kurutzekoaren argia eta indarra eroanez. Bizkaia osoan ezaguna izan zan Aita Patxik itzi eban santutasun usain gozoa, batez ere, ezinduen eta aldenduen artean.

1974. urteko abuztuaren 6an, leuzemia gatxak jota, Basurtuko ospitalean emon eban azken arnasa Jaungoikoaren Zerbitzari zintzoak, Jaunaren Antzaldatzen jaian. Handik 8 urtera bere gorpuzkinak San Pelitzisimoren Santutegira aldatuak izan ziran.

Bai bizi zala eta bai hilondoren, bere santutasun entzutea behingoan zabaldu zan, bere bizitzako frutu ederren eraginez.

Eleizbarrutiko bere Beatifikazinoaren eta Kanonizazinoaren prozesua Bilbon burutu zan (1989-1990).

Benedikto XVI. Aita Santuak, 2008. urteko martiaren 15an, aintzat hartu eban Jaungoikoaren Zerbitzari Aita Patxiren birtute heroikoen Dekretua, Beneragarri izendatuz.

  Aita Patxi
 
 IGO
 
castellanoesukera